Indarkeria Matxistaren Aurkako Protokolo bat osatzea helburu du Ordiziako Udalak. “Oso garrantzitsua da horrelako erraminta eguneratu bat izatea”, adierazi du Berdintasun zinegotzia den Ainhoa Jimenezek. Protokoloa eratzeko, eta bien bitartez, ikuspegi partekatua bermatzeko, Adur Ezenarro buru duen udalak prozesu parte-hartzaile bat bultzatuko du, prebentzio eta koordinazio estrategiak elkarlanean adosteko asmoz. “Indarkeria matxistari buruz hausnartzeko gune komunitario bat sortuko dugu”, esan du Jimenezek.

Hori horrela, Oridiziako Udalak herritarrak gonbidatzen ditu gaur arratsaldean egingo den bilerara. Barrena Jauregiko Areto Nagusia izango da, 18.00etan. Hurrengo topaketak azaroaren 3an eta 17an izango dira, 18:00etan.

Elkarte bereko hainbat kidek parte hartu dezakete bileretan.– E.C.A.