Síguenos en redes sociales:

Memoriaren Eguneko programa aurkeztu dute Orion

Lehen ekitaldia atzo burutu zen eta abenduaren 13ra arte beste bost ekintza egingo dituzte

Memoriaren Eguneko programa aurkeztu dute Orion

Azaroaren 10ean ospatuko den Memoriaren Egunaren harira, urritik abendura luzatuko den programa zabala antolatu du Orioko Bizikidetza Batzordeak. Atzo hasi zuten DBH4ko ikasleei zuzendutako argazki-emanaldi batekin eta beste bost ekintza burutuko dituzte abenduaren 13ra arte.

Urriaren 25an Iñaki Peñaren S(u/a)minetik bakera ikus-entzunezkoaren emanaldia eta solasaldia egongo da arratsaldeko 19.00etan kultur etxean.

Azaroaren 8an Lander Garroren Tipularen sehaska kanta dokumentalaren emanaldia eta solasaldia egingo da 19.00etan kultur etxean. Bi egun beranduago, azaroaren 10ean, Ixiar Bollainen Maixabel filmaren emanaldia eskainiko da 19.00etan kultur etxean.

Azaroaren 22an, Eta hik zer? minaren eta sufrimenduaren inguruko antzerki-foruma egongo da 19.00etan kultur etxean, baita ere. Azken eguna, esan bezala, abenduaren 13a izango da. Arratsaldeko 19.00etan, kultur etxean, Javier Bucesen hitzaldia egongo da, hain zuzen ere. 1936tik gaur arte Orion izandako giza eskubideen urraketei buruz Aranzadi Zientzia Elkartea egiten ari den ikerketaren emaitzen inguruan.