Urnietako Etxeberri plazan bizi diren bizilagunek bihar Kulturarteko Jaia antolatu dute egun osoko egitarau batekin.
Aditzera eman dutenez, “bizi garen herrialde desberdinetako pertsonak gure artean ezagu-tzeko, espazio bat partekatzeko eta bakoitzaren ohiturak eta kultura ezagutzeko asmoz” antolatu dute. “Izan ere, kultur aniztasuna ondare unibertsala da eta ez dago elkarrengandik ikastea baino gauza aberasgarriagorik”, gaineratu dute.
Hala, 12.00etatik aurrera janari dastaketaz, tailerrez, azokaz eta kontzertuez gozatzeko aukera izango da, besteak beste. Halaber, jaima bat jarriko da te dastaketa egiteko eta food truck bati esker izozkiak erosteko aukera egongo da.
Interesa duten herritarrek nahikoa izango dute bihar bertan Etxeberri plazara gertura-tzearekin. Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldia Egape ikastolan ospatuko da.