Urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna izango da. Urretxu eta Zumarragako Katxalin elkarteko emakumeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horren inguruan.
Hasteko, herritarrak hilaren 17tik 23ra balkoiak, leihoak eta erakusleihoak arrosaz apain-tzera gonbidatu dituzte. Bestalde, hilaren 30ean Katxalin martxa egingo dute Donostian. Helburua ahalik eta jende gehien elkartzea eta guztiak kamiseta arrosa eramatea da. Martxarako kamisetak Zumarragako Euskadi plaza 5eko egoitzan salgai jarriko dituzte: hilaren 17, 20, 24 eta 27an, 17.00etatik 19.00etara. Hilaren 22an Zelai Arizti parkean eta Areizaga-Kalebarren plazan salduko dituzte kamisetak.
Bukatzeko, hilaren 23an bularreko minbiziaren ikerketaren aldeko azoka solidarioa egingo dute Zumarragako geltokiko plazan. Egun horretan ere kamisetak salduko dituzte.