Hilero egiten dituen doaneko familia ekintzen baitan antolatuta, Azpeitiko Ekoetxeak gure inguruan bizi diren enarak eta sorbeltzak hobeto ezagutzeko tailerra hartuko du datorren igandean (11.00etan).
Saioa Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen eskutik egingo da eta parte hartu nahi dutenek ostiralera arte eman dezakete izena info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera idatziz edo 943 812 448 telefono zenbakira deituz (7 urtetik beherako umeek heldu batekin joan beharko dute).
Edonola ere, igandeko tailerrean enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arruntari buruzko bitxikeria ugari erakutsiko dituzte.