Igandean enarak ezagutzeko tailerra izango da Ekoetxean
Hegazti intsektujale migratzaileak ezagutzeko saiorako izena ostiralera arte eman daiteke
Hilero egiten dituen doaneko familia ekintzen baitan antolatuta, Azpeitiko Ekoetxeak gure inguruan bizi diren enarak eta sorbeltzak hobeto ezagutzeko tailerra hartuko du datorren igandean (11.00etan).
Saioa Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen eskutik egingo da eta parte hartu nahi dutenek ostiralera arte eman dezakete izena info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera idatziz edo 943 812 448 telefono zenbakira deituz (7 urtetik beherako umeek heldu batekin joan beharko dute).
Edonola ere, igandeko tailerrean enara arrunta, enara azpizuria eta sorbeltz arruntari buruzko bitxikeria ugari erakutsiko dituzte.
Temas
Más en Bertan
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte
-
'Arrasaten TRIL': agenda y app al alcance de todos
-
La línea de Irunbus que unirá Ficoba con Elizatxo y Mendibil comenzará a funcionar en 2026