Usurbilgo azkeneko osoko bilkuran 2023ko ordenantza fiskalak eztabaidatu eta hasieraz onartu zituzten, EH Bilduren aldeko botoekin. Hala, udal zergak, tasak eta prezio publikoak %1,5 igotzea onartu dute, irizpide orokor gisa, bi salbuespenekin. Batetik, kirol zerbitzuetako prezioak eta abonuak %2 igoko dira, Buruntzaldeko Udalen artean hala adostu bai-tzuten, eta, bestetik, iaztik datorren akats tekniko bat konpon-tzeko asmoz, ur hornidurarekin lotutako hiru tasa izoztea erabaki zuten. PSE-EEk kontra bozkatu zuen, eta EAJk abstentziora jo zuen.

Oposizioko alderdiek izoztearen alde egin zuten. EAJk aurten egoera ekonomikoa duela bi urte baino egoera larriagoa dela argudiatu zuen, eta, beraz, ordenan-tza fiskalak izoztu behar liratekeela. PSE-EEren bozeramaileak esan zuenez, “Usurbilgo Udalak baditu baliabide ekonomikoak, nahiz eta kudeaketa zaila izan arren”.