Antzerki eskolak hurrengo astean jarriko dituzte abian Zestoan
Ander Lipus antzezleak ahotsa eta pertsonaia lantzeko helduentzako ikastaroa gidatuko du
Eromen elkarte artistikoak datorren astean emango dio hasiera antzerki ikasturte berriari. Aurreko urteotan bezala, haur, gazte zein helduentzako taldeak osatuko dira eta parte hartu nahi dutenek oraindik dute izena emateko aukera.
Nobedade gisa, egile ikastaroak eskainiko ditu Eromenek ikasturte berri honetan. Batetik, haur eta gazteen taldean zirku tailerra izango da Zirkuolaren eskutik; eta bestetik, Ander Lipus antzezle ezagunak gidatuko duen ahotsa eta pertsonaia lantzeko helduentzako tailerra egongo da.
Izena eman nahi duenak eromenprodukzioak@gmail.com helbidera idatzi edo 658 739 032 zenbakira dei egin dezake.