Datorren urriaren 7an ospatuko da Arrasateko Maritxu Kajoi festa handia. “Biziberrituta dator, lagun artean ondo pasatzeko gogoak ez direlako azken hiru urteetan desagertu. Astebete pasatxo falta da urteko egun dotoreenaz gozatzeko”, adierazi dute Komisiñoko kideek.

Motorrak berotzen joateko, bihar Nobenaixua egingo da Maritxuren azpian, 18.30etik aurrera. Aurten, San Andres auzoko Jai Batzordea omenduko dute. “Herrian egin duen eta egiten duen lan denagatik jasoko du inbutu preziatua”, azaldu dute antolakuntzatik. “Primerako” ardoa eta gazta dastatzeko aukera ere egongo da.