Tolosaldeko IKT Astearten XIV. edizioa urriaren 17tik 21era ospatuko da, enpresen egunerokoan tresna digitalak txertatzeko eta horien erabileraren inguruko jakin-tza zabaltzeko helburuarekin.

Guztira doako hamahiru ikastaro eskainiko dira, hala nola, WhatsApp Bussiness, sare sozialak, Power BI edo datuen kudeaketarako RPA tresnei buruzkoak.

Goizetako tailerrak enpresei zuzendutakoak izango dira; eguerdietan komertzioak izango dira hartzaile nagusiak; turismo sektorean lan egiten duten establezimendu eta ostalarientzat zentratutakoa izango da arratsaldeko lehen saioa. Dena den, interesa duen edonork ere parte hartu ahal izango du edozein ikastarotan.

Ikastaro guztiak doakoak dira, eta nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena, tolosaldeagara-tzen.eus webgunean.