Kultura eta sormenaren arloan ekin nahi duten eta teknologia jardueraren ardatz gisa erabiltzea planteatzen duten sortzaileentzat Berpiztu ZTIM & KSIk izeneko prestakuntza intentsibo espezializatuko programa antolatu dute.

Programa honetan, lehenengo atala, prestakuntza fase trinkoa eta taldekoa izango da. Hamabost pertsona hautatuko dira parte hartzen duten pertsona guztien artetik, eta saio eta prestakuntza esperimental desberdinak, kulturaren eta sormenaren sektorean espezializatutako monografikoak, networking jarduerak sektoreko erreferenteekin eta parte hartzen ari diren pertsonen arteko topaketak egingo dituzte, proiektu bakoitzak izan ditzakeen beharrak identifikatzeko.

Proiektu guztietatik sei hautatuko dira, eta beka bat jasoko dute, beren proiektuan modu pertsonalizatuan lan egiten jarraitzeko. Beka honi esker, hiru hilabeteko doako kokapena Errenteriako Habian! inkubagailuan izango dute eta 2.000 eta 3.500 euro arteko ekarpen ekonomikoa jasoko dute.

ZTIM & KSI programa zertan da-tzan xehetasun handiagoz azaltzeko, ostegunean tailer bat antolatu da 10.30ean. Topaketa Oarsoaldea garapen agentziaren coworking gunean izango da (Astigarraga 2 errepidea, 2. solairua, Oiartzun).

Berpiztu ZTIM & KSI programa Oarsoaldea garapen agentziak abiarazi du, Eusko Jaurlaritzaren finan-tzaketarekin. Informazio gehiago eta izen-ematea oarsoaldea.eus webgunean egin daiteke.