Arditurri parketxe inguruan, Oiartzunen, Mineralen bila ibilaldi gidatua antolatu du Arditurri natura parkeak iganderako. Helburua meatzaritzak bertan utzitako aztarnak ikustea eta ustiatzen ziren mineralak topatzea izango da.

Arditurri meategia 2.000 urtez erabili zen eta oraindik topa daitezke meatzarientzat hain preziatuak ziren mineralak.

Ibilbidea 10.00etan abiatuko da Arditurri parketxetik. Bi orduko iraupena izango du eta elebitan izango da. Bost euroko prezioa du eta izena eman nahi dutenek arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi edo 943 495 069 telefonora deitu behar dute.