Oiartzunek hiru poligono biziberrituko ditu aurten
Udalak Ugaldetxo industriaguneko azpiegiturak eta errepideak hobetzeko lanak hasi ditu
Ugaldetxo industriagunean obrak hasi ditu Oiartzungo Udalak, bertako azpiegiturak eta sarrera-irteerak hobetzeko. Berri-tze proiektu hau bi fasetan burutuko da. 2022an egingo da lehena eta 622.000 euroko aurrekontua izango du. Bigarren fasea 2023an zehar egingo da eta 700.000 euroko kostua izango dute lanek.
Gainera, datozen asteetan herriko beste bi industrialde ere berrituko ditu Udalak: Oiartzungo industrialdea (424.000 euroko aurrekontua izango du proiektuak) eta Makarraztegi (192.000 euroko inbertsioa egingo da bertan). – A.M.
Temas
Más en Bertan
-
Zarautz inaugura la nueva sede de la Policía Municipal
-
Tantanez tantan, euskararekiko konpromisoa irudikatzen duen gantxila, eskuz esku Eibarren
-
Cita con la música Ravel de la mano de Mikel Etxekopar e Iñar Sastre en Azkoitia esta sábado
-
“Deberían ampliar el área de influencia del hospital de Zumarraga”