Irunek oztopo-lasterketa bat ospatuko du asteburuan
Denontzat Race izeneko kirol proposamen berria larunbata honetan izango da, 15.30etik aurrera
Denontzat gimnasioa, Irungo Udalaren laguntzarekin, kirol proposamen berria antolatu du asteburu honetarako. Denontzat Race izenpean, mundu guztiarentzat diseinatutako oztopo-lasterketa bat izango da. Hitzordua, larunbat arratsaldean izango da, 15.30etik aurrera, San Juan plazan. Proba hiru kilometroko zirkuitua izango da, Irungo Udalean hasi eta amaituko da, eta Gain Gainean parkea eta Karrika Nagusia zeharkatuko ditu. Parte-hartzaileek 26 oztopo izango dituzte bidean, eta hormak, enborrak, soka bertikalak eta rokodromoak gainditu beharko dituzte, besteak beste. Bi modu daude parte hartzeko, adinaren arabera. Helduek hiruko taldeak osatuko dituzte, eta kronoak.com webaren bidez eman beharko dute izena. Umeek, berriz, bakarka egingo dute korri, eta Irungo eta Hernaniko gimnasioetan izena eman ahal izango dute. Ekitaldia 2022ko Europako Mugikortasun Astearen programazioan sartu da. – J.G.
Temas
Más en Bertan
-
Fe, deporte y paella van de la mano en el día de la Cofradía de Arrate
-
El PNV de Hondarribia destaca el buen ambiente de las fiestas pero critica la falta de pluralidad en la programación
-
Beasain impulsa el hábito y el disfrute de la lectura
-
Irun y Hondarribia se suman a la Semana Europea de la Movilidad