Hernaniko udal liburutegiak eta Dobera euskara elkarteak beste urte batez Hitz andana zikloa antolatu dute irailaren 29 eta urriaren 1a artean. Sarrerak gaurtik aurrera eskuragarri daude Biteri kultur etxean edo kultura.hernani.eus helbidean. Guztira, hiru ikuskizun antolatu dira.
Irailaren 29an, 19.30ean Biteri kultur etxean, Joseba Sarrionaindiak eta Ines Osinagak testu musikatuak eskainiko dituzte Katuen kontuak lanari esker. Sarrera doan da, baina gonbidapena behar da.
Hilaren 30ean, 19.30ean Biterin, Lasala dantza konpainiak dantza eta poesia duen Dead lana eskainiko du (Sarrerak: zortzi euro).
Azkenik, urriaren 1ean Morauk eta Beñardok Ardo liburu-diskoa aurkeztuko dute 19.00etan Chillida Lekun. Zortzi euroko sarrerak museoara bisita eta ardo kopa bat hartzeko aukera ematen du. – A.M.