Jadanik zabalik da aurtengo ikasturtean Mintzalagun egitasmoan izena emateko epea. Parte hartzeko Galtzaundi euskara elkartera jo behar da edo eskualdeko edozein udalera.
Mintzapraktikan pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Taldean elkarrekin aritzen dira eta euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute, hizkuntza hautuetan eraginez. Herriz-herri, euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak sortzen ari dira. Mintzapraktika ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera. – M.S.S.