Euskal Jaiaren eguna iritsi da Urretxuko Santa Anastasia jaietara. 10.00etan emango diote hasiera jai egunari, Lizarriturri txistulari taldekoen, Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilarien eta Iratzarri dultzaineroen dianarekin,

11.00etan artisauen erakusketa irekiko dute Gernikako Arbola plazan. Eskualdeko artisauen lanak ikusteko eta erosteko aukera egongo da. 11.45ean, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako bertsolariek Gernikako Arbola plazan abestuko dute. 12.00etan erromeria egingo dute toki berean, Aiko dantza taldearekin.

Ordu berean, erraldoiek kalejira egingo dute. Aldiri kiroldegitik abiatuko dira. Labeaga kaletik Iparragirre kalera joango dira, Iparragirre plazan dantza egingo dute eta ondoren Abenidatik eta Nekolaldetik kiroldegira itzuliko dira.

Urretxuko erraldoiekin batera, Bergarakoak eta Urretxukoak aterako dira. Arrasateko eta Urretxuko dultzaineroek eta Aierbe ahizpak trikitilariek lagunduta dantza egingo dute.

Kantaldia

12.30ean karrozeroak Gernikako Arbola plazan elkartuko dira, hamaiketakoa egiteko. 12.30ean meza egingo dute San Martin de Tours elizan eta 13.00etan urretxuarrek Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin abestuko dute Iparragirre kalean. Goizeko ekitaldiekin bukatzeko, Euskal Jaian parte hartuko duten guztiak Ederrena pilotalekuan elkartuko dira eta elkarrekin bazkalduko dute.

17.30ean eguneko ekitaldi nagusia hasiko da: karrozen ibilaldia. Karrozeroak eta gainontzeko parte-har-tzaileak Mugitegi industrialdetik abiatuko dira. Aurten hamar kuadrilla aritu dira lanean. Hamar karrozekin batera, itzainek, Azpeitiko Itsasi zanpantzar taldeak, Iratzarri dultzainero taldeak, Aierbe ahizpak trikitilariek, Bergara, Legazpi eta Urretxuko erraldoiek, Lizarriturri txistulari taldeak, Lurra dantza taldeak, Secundino Esnaola musika eskolako musikariek, Irrintzi dantza taldeak, Zumarragako Antxiñako Ama txistulari taldeak, Gabiriako Goruntz dantza taldeak eta kuadrilletako trikitilariek parte hartuko dute.

19.00etan Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariek Gernikako Arbola plazan joko dute. 19.15ean karrozak Gernikako Arbola plazara helduko dira eta karroza onenaren egileei saria emango zaie.

23.30ean, toki berean, euskararen aldeko kandela piztea egingo da. Ondoren, Huntza taldeak kontzertua egingo du toki berean. l