Hernaniko udal Gobernuak auzoen kezkak eta proposamenak jasotzeko elkartzeak antolatu ditu. Horretarako, lau astez, auzoz auzo joango da ordezkari-tza bat. Guztira, hamabost bilera antolatuko dira.

Bi norabidekoa izango da hartu-emana. Izan ere, auzo bakoitzarekin lotuta Udalak eskuartean dituen zenbait proiektu azalduko dizkie.

Auzoetara gerturatzeaz gain, prozesu horrek beste helburu bat du: auzoetako bizitza eta sareak indarberritzea. Partaidetza arlotik abiatuta eta Aztiker aholkularitzaren eskutik, auzoen argazkia egin nahi du Udalak.

Egutegia

Datorren asterako lau bilera programatu dituzte. Bihar Arriatsu eskolan izango dira; asteartean, Sorgintxulo auzo elkartean (Sorgintxulo, 9); asteazkenean, Iturritxo auzo elkartean (Latsunbeberri, 31, behea); eta ostegunean, Bidebieta ikastolan (Perkaiztegi Kalea, 5) elkartuko dira.