Kike Amonarrizek euskararen transmisioari buruzko solasaldia egingo du datorren ostegunean, 18.00etan, Urretxu-Zumarraga ikastolan. Amonarriz, soziolinguista eta telebista aurkezlea, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria da egun.

Etxeko ohiturek berebiziko garrantzia dute hizkuntza baten jabekuntzan eta euskararen erabileran dagoen erronka aintzat hartuz, ohitura horiei buruz hausnartzeko eta gogoetan egiteko aukera izango da.

Solasaldia Urretxu-Zumarraga ikastolak antolatu du, baina ekitaldira gaian interesa duen herritar oro dago gonbidatua.