Villabonako Irrin-tzi elkarteak 27. Azoka Berezia antolatuko du bihar Errebote plazan. Denera, 29 postu izango dira eta hainbat produktu jarriko dituzte salmentan; hala nola, gazta, olioa, ardoa, fruta, barazkiak, eztia, kontserbak eta bestelakoak. Ohitura den moduan, goizean zehar Isats Gisatuaren Lehiaketa egingo dute. Aurten, lau elkartek hartuko dute parte: Behar Zana, Zunbeltz, Urkamendi eta Irrin-tzikoek. Goizean zehar, gainera, Irrintzi elkarteak barra zerbitzua jarriko du plazan, edaria, haragi gisatua, txorizoa eta antzeko mokaduekin. Ondoren, bazkaria izango dute elkartekideek elkartean bertan. – M.S.S.