Gaur arratsaldetik igandera bitarte Pasai San Pedroko Pablo Enea auzoak bere MendiJaiak ospatuko ditu.

Honela, gaur 19.00etan txupinazoa izango da eta 22.00etan dantza erakustaldia egongo da.

Bihar goizean herri kirolak programatu dira eta 12.00etan apar festa hasiko da. Arratsaldean puzgarriak eta jokuak antolatu dituzte. Partxisen jolasteko txoznan apuntatu behar da eta musean jokatzeko, Pari tabernan.

Igande goizean altxorraren bila arituko dira, toka txapelketa egongo da (izen-ematea: La Cepa) eta tortilla lehiaketa burutuko da. Arratsaldean, txokolatada egongo da. – A.M.