Zarautzen plaieruak bezala ezagutzen den txapelketa urriaren 9an hasiko da eta txapelketa antolatzen hasiak dira jada.

Izena emateko epea irekita dago eta 25ean bukatuko da. Horretarako, beharrezkoa izango da jokalarien eta delegatuen (hauen posta elektronikoa eta telefonoa barne) NANaren fotokopiak, taldeari buruzko txantiloia betetzea (antolakuntza@playeruak.eus helbidean eskatu) eta jokozainaren izena eta telefonoa (antolakuntza jarriko da berarekin harremanetan). Bulegoan ez dute izen-ematerik jasoko. Hau guztia aipatutako postara bidali behar da.

260 euroko balioa du izen-emateak eta ez da eskudirutan onartuko. ES17 3008 0181 30 30094008216 (Caja Rural de Navarra) kontu korrontean sartu beharko da eta egiaztagiria eskaneaturik bidali beharko da lehen jarritako posta elektronikoan.

Gutxienez 16 urte izan behar dira parte hartzeko. Mutilen kasuan jokalarien gehiengoaren kopurua 22koa izango da eta gutxiengoa 11koa. Nesken kasuan, aldiz, jokalarien gehiengoaren kopurua 18koa izango da eta gutxiengoa 8koa.

Talde bakoitzari bere jokalari eta delegatuen fitxen dokumentuaren esteka banatuko zaio. Dokumentuak klubaren zigilua eramango du eta norgehiagoka egunetan eskura eduki beharko dute (digitalki edo fisikoki) egon daitezkeen edozein zalantza edo erreklamazio argi-tzeko. Jardunaldi berean ez dira fitxak egingo.

Jokalari berri bat edo batzuk sartu ahal izateko, behar diren datuak jardunaldia baino aste bete lehenago bidali behar da esandako posta elektronikora.

Plaierotan jokatu baina talderik ez duten neska-mutilentzat jokalari poltsa irekita mantenduko da izen-emateak irauten duen bitartean. Kasu honetan ere posta elektronikoa bidali beharko da eta nahikoa da 16 urtetik gora izatea.

Esan bezala, Zarauzko plaieruen 78. edizioa urriaren 9an (igandea) hasiko da. Hori baino lehenago, urriaren 1ean (larunbata) goizeko 11.00etan mutil eta neskekin batera taldeen bilera irekia burutuko dute.