Síguenos en redes sociales:

Txakolin Eguna izango da larunbatean Amasan

Herritar talde baten Sega Txapelketa Herrikoia antolatu du 16.30ean, dastaketaren aurretik

Larunbatean Amasako Txakolin Eguna ospatuko du Uxo Toki elkarteak eta herritar talde batek Sega Txapelketa Herrikoia antolatuko du 16.30ean, Amasako plaza ondoko sailetan.

Hamaika parte hartzaile izango dira guztira: Andoni Zuriarrain, Jokin Etxeberria, Garikoitz Etxeberria, Aitor Otamendi, Mikel Arretxe, Kepa Nazabal, Jon Beldarrain Aizperri, Arkaitz Arretxe, Joseba Astiasaran, Mikel Otaño eta Kepa Otegi.

Sega proba nazioarteko eran egingo da; alegia, azkartasuna eta txukuntasuna hartuko dira kontuan. Sailkapen proban 100 metro koadroko saila ebaki beharko dute. Lau segalari hoberenak finalera igaroko dira; eta bertan, 200 metro koadrokoa beharko dute.

Ondoren, 17.30ean, txakolin dastaketa izango da. Getariko izendapeneko txakolin guztiak dastatu ahal izango dira. – M.S.S.