Hirugarren urtez, Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Zerainlab elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barruan, kurtso bat sustatu du: Herri txikiak aurrera begira: belaunaldien arteko harremana eta memoriaren transmisioa landa eremuan. Zerainen egingo da, irailaren 16an, eta azken urteotan garatzen ari den Auzolan-tzen izeneko egitasmoaren baitan kokatzen da jardunaldi akademikoa.

Datorren astelehenean, irailaren 12an, ikastaroaren aurkezpena gauzatuko da Zeraingo plazan. Saioa goizeko 11.00etan hasiko da.