Síguenos en redes sociales:

Zerainlab elkarteak kurtso bat antolatu du

Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘Uda Ikastaroen’ zati da eta astelehenean aurkeztuko da

Zerainlab elkarteak kurtso bat antolatu du

Hirugarren urtez, Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Zerainlab elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barruan, kurtso bat sustatu du: Herri txikiak aurrera begira: belaunaldien arteko harremana eta memoriaren transmisioa landa eremuan. Zerainen egingo da, irailaren 16an, eta azken urteotan garatzen ari den Auzolan-tzen izeneko egitasmoaren baitan kokatzen da jardunaldi akademikoa.

Datorren astelehenean, irailaren 12an, ikastaroaren aurkezpena gauzatuko da Zeraingo plazan. Saioa goizeko 11.00etan hasiko da.