Tolosako Jabetze Eskolaren udazkeneko programazioa irailaren 30ean abiatuko da. Aurten 17 jarduera antolatu dituzte, horietako lau Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailak sustatzen duen jatorri anitzeko emakumeentzako Guretzako gunearen barruan.
Sexu-genero identitate askotariko kolektiboen errealizateak auzitan jarri eta irtenbideak proposatzera bideratutako ekintzak dira guztiak, esperientziak eta jakintzak parteka-tzeko.
Tailerrei dagokienez, irrintzi tailerra (irailak 30), xilografia tailerra (urriak 4, 18, 25; azaroak 8, 15, 22, 29); eta erotika tailerra (urtarrilak 16, 23, 30) eskainiko dira. Boxeo ikastaroa ere izango da bederatzi eta hamalau urte bitarteko neskentzat (azaroak 4, 11, 18).
Mintegiei dagokienez, proposamenak honakoak dira: Autoestimua, konfidantza eta jabetzea (urriak 3, 10, 17, 24); Argazkilaritza dokumentala begirada feministetatik (urriak 5, 19, 26; azaroak 2, 9, 16, 23, 30); Munduko emakumeen literatura taldea (urriak 5, azaroak 2, abenduak 14, urtarrilak 18, otsailak 8, martxoak 1); Eskuak argitara! Autosufizientzia elektrizitatean (urriak 6, 13, 20, 27; azaroak 3, 10, 17); Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea (urriak 20, azaroak 17, abenduak 15, urtarrilak 19, otsailak 9); Emakumeak musika-geletan (urriak 24); eta Emakume margolariak itzalean: piztu ditzagun argiak! (urriak 26; azaroak 2, 9, 16, 23, 30).
Bestalde, urtero bezala batukada feminista izango da eta autodefentsa ikastaroa eskainiko da urtarrilak 13 eta 14an.
Guretzako jatorri ezberdinetako emakumeen topagunean, aldiz, lau ekintza antolatu dituzte. Urriaren 6an mugikorrarekin mugitzen ikasteko tailerra izango da; urriaren 15ean Alternatiba ekofeministak eraikitzen: ingurumenaren degradazioa, klima-aldaketa eta desplazamendu behartuak hitzaldia; azaroak 11ean Las Poderosas antzerkia eta solasaldia; eta urtarrilaren 18an xaboi naturalak egiten ikasteko tailerra izango da.
Hilaren 12an zabalduko da izena emateko epea, eta online egin beharko da https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/ helbidean.