Abuztuaren 26tik 28ra, Brinkolako jaiak
Festetako lehen egunean Modus Operandi eta Anker musika taldeek joko dute
Abuztuan San Agustin jaiak ospatuko dituzte Brinkolan. Jaiak 26an hasiko dira. 21.00etan suziria piztuko dute eta ikurrina jasoko dute. Ondoren, afaria egingo dute bertsolariekin. 23.00etan, elkartean erromeria egongo da eta geltokiko plazan Modus Operandi eta Anker taldeek joko dute.
27an, eguerdian, marrazki lehiaketa eta kantu bazkaria egongo dira. Arratsaldean, bola eta toka txapelketak, patata tortilla lehiaketa, sardina eta txistorra jana eta buruhandiak. Gauean, rock kon-tzertua eta zaku karrera. 28an, meza, kantupoteoa, jubilatuen bazkaria, bola eta toka txapelketak, jolasak, buruhandiak eta zezentxoak eta poniak. – A.Z.
Temas
Más en Bertan
-
El club de ajedrez de Urretxu y Zumarraga homenajea al recientemente fallecido Julen Albisua
-
Zumaia: recomendaciones para disfrutar los fuegos artificiales de este domingo de San Pedro
-
Beasaingo Sagastiguti parkea biziberritzeko Sigi-Sagas jaialdia bueltan da
-
Las cantineras de los Alardes de Irun brillan en su noche de presentación