Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria eta Irungo alkate Jose Antonio Santano Urdanibia Jauregian egon ziren pasa den astean. Bisitaren helburua Irungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzan oinarritzen da, jauregia Irungo herriaren esku utzi eta erabilera egokia emateko. Urdanibiako monumentu-multzoa jauregi batek, errota batek eta burdinola batek osatzen dute, eta Kultur Ondasun izendatu zuten 2000. urtean, monumentu-multzo izendapenarekin. Instituzioen helburua jauregia hiriarentzat erreferentziazko erakargarri publiko, kultural eta turistiko bihurtzea da.