Bi urteko etenaldiaren ostean, inoiz baino gogo handiagoarekin hartuko dituzte billabonatarrek herriko Santio Jaiak.

Lehen jai eguna igandea izango denez, txupinazoa 12.00etan jaurtiko dute Erreboteko plazan. Aurten osasungintzako eta Santiago egoitzako langileek izango dute ohore hori, Iraunkorrak txarangak girotuta. Ondoren, buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira izango da.

Gainerakoan, ekitaldiz betetako eguna izango da. Erreboteko plazan, 12.30ean, Halterofilia proba izango da Molins de Rei (Espainiako klubetako txapelduna) eta Danok Danenaren artean. Urteurren berezi bat ere izango da, izan ere. Villabonako Xake Elkarteak 50 urte betetzen dituela eta, Estatuko historiako jokalari onena den Sabrina Vega kanariarrak aldi berean elkarteko 25 jokalariren aurka jokatuko du goiz osoan zehar Maiatzaren Lehena plazan.

Ondoren, herri bazkaria izango da Erreboteko plazan eta arratsaldean, 16.00etan, Etxeondo Fest azokaren inaugurazioa. Ekitaldi berria izango da eta bertan artisau postuak, desfilea eta kontzertuak izango dira, besteak beste. Ordu berean helduentzat bola tiraldia izango da; frontenisa eta eskuz binakako txapelketa herrikoia Olaederrako frontoian 17.00etan; perkusio emanaldi ibiltaria Etxeondo parkean 17.00etan eta Erreboteko plazan 18.00etan; eta futbitoko finala 19.30ean Erreboteko plazan. Iluntzean ere ekitaldi mordoa izango da; hala nola, Gontzal Mendibilen kontzertua, Eresargi eta Eresargi Gazte abesbatzekin Gurean 19.30ean; danborrada 23.00etan; Gabezin taldearekin dan-tzaldia gauerdian; eta 40 urtetik gorakoentzako Dj emanaldia Txistulari plazan 1.00etan.

Aurtengo Santio jaietan ere, gaurtik uztailaren 31ra kale Berria trafikoari itxita izango da zenbait ordutan. Autobus geltokian Olaederra kiroldegiko geltokira eta Txermingo biribilgunea eta Arroako geltokira aldatuko dira. Festa gunean garajea duten ibilgailuei eta bizilagunei, aldiz, Elizako bidegurutzetik sartzeko aukera emango zaie. Gogoratu dute, era berean, Erreboteko plazan eta Malkar plazan astero izaten den astearteetako azoka asteazkenean egingo dela,