Badator Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, 15 egunez, Hitzez ekiteko garaia lemapean.

Helburu nagusia hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da eta aurtengo edizioan, aurrekoan bezalaxe, entitateek ere har dezakete parte, euskaraz lasai egiteko ariguneak sortuz.

Legazpiko Udalak Euskaraldian entitate gisa parte hartzea erabaki du. Irailean, oporretatik bueltan, Udalak ariguneak identifikatuko ditu. Legazpiko Udalak dei egin nahi die herriko enpresa, denda, taberna, elkarte eta talde guztiei aurtengo Euskaraldian parte hartzera. – A.Z.