Kasino Zaharra Adinekoen Etxea pandemia garaian itxi zenetik ez dela berriro ireki salatu du berriz ere Hondarribiko Abotsanitz udal taldeak. “Publikoa den eta aurrekontu publikoa duen eraikin honen zerbitzua irekitzea ezinbestekoa dela iritzi diogu”, adierazi zuten atzo taldetik, “adineko pertsonek dituzten beharrei” erantzutearen premia nabarmenduz. Taldetik Udalak azken egunetako bezelako beroaldi garaietan gune segurua eta babestua eskaini beharko zuela uste dutenez, “gizatasunez joka-tzeko” eskatu diete Txomin Sagarzazu alkateari eta Gotzone Larrate Gizarte Zerbitzuetako zinego-tziari, eginbehar hau “gehiago atzeratu ez dezaten”. – J.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
