Astigarragako Udalak herriko bi guneetan kafe-kapsulak birziklatzeko bi edukiontzi jarri ditu. Bat Barandiaran plazan kokatua dago eta bigarrena Tranbia ibilbidean, biak olio makinaren ondoan.

Edukiontzi hauetan mota guztietako kafe-kapsulak utz daitezke: plastikozkoak, aluminiozkoak eta baita konpostagarriak ere.

Era berean, herritarrek edozein unetan utzi ahal izango dituzte kafe-kapsulak edukiontzietan, kontainer-ontzi hauek ez baitute ordutegirik.

Udalatik azaldu dutenez, erabilitako kafe-kapsulak nahasitako hondakin bat da. Alde batetik ontzia eta bestetik barneko kafe-hondarra. Hori dela eta, ezin da edukion-tzi horira bota, eta orain arte egokiena errefusara (edukiontzi grisa) botatzea zen.

Alabaina, ekimen honi esker, kafe-kapsulak edukiontzi berezituan bildu egiten dira eta, ondoren, produktu berrian bihurtzen dira. Adibidez, material plastikoarekin edukiontziaz gain konpostagailuak, kaleko altzariak, etab. egiten dira. Bestalde, barneko kafe hondarrarekin landareentzako substratua eta pelleta lortzen dira.

Udalak herritarrak animatzen ditu edukiontzi berri hauek erabiltzera, ahalik eta hondakin gehien berreskuratzeko. – A.M.