Astigarragako Santio jaiak uztailaren 22an hasiko badira ere, asteburu honetan hainbat ekitaldi egongo dira motorrak berotzeko.

Honela, larunbatean lehenengo kros herrikoia burutuko da 5.700 metroko ibilbide batean. Partaideak 17.00etan irtengo dira Kale Nagusitik. Helmuga ere esne makinaren parean jarriko da. Izena bihar arte eman daiteke kiroldegian, eta lasterketa egunean 16.00etatik 17.00etara.

Barazki saski bana lehen emakumeari eta lehen gizonari emango zaie. Ondoren, opari batzuk zozkatuko dira.

Igandean, aldiz, orientazio froga bat egongo da familian egiteko, gurasoak bere seme-alabekin. Ekitaldia 10.30etik 12.30era buruko da Ibai parkean.

Izen-emateak egunean bertan egingo dira 10.00etatik 12.00etara ibai parkean bertan.

Partaideek kirola egiteko arropa egokia eraman beharko dute.

Tokian bertan, opari batzuk zozkatuko dira amaieran.