Aztiriko jaiak ospatuko dituzte ostiraletik aurrera Legazpin
Larunbat arratsaldean eta igandean egun osoan Junetorri autobus zerbitzua egongo da
Ostiral honetan 18.00etan Aztiriko jaiak hasiko dira. 19.00etan auzotarrek bola eta toka txapelketak jokatuko dituzte, 21.00etan auzo afaria egingo dute eta 23.00etan Andoni Ollokiegik kontzertua egingo du.
Larunbatean, 11.00etan, Otaño mendira igoko dira. 13.00etan poteoa egingo dute, 18.00etan patata tortilla lehiaketa hasiko da, ondoren pintxoak eta ardoa banatuko dituzte eta 21.00etan bertso afaria egingo dute Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegirekin.
Igandean txistulariak, mendi lasterketa, meza eta Goruntz dantza taldearen saioa egongo dira. Arratsaldean, herri kirolak eta herrialde mailako bola lehiaketa. Astelehenean meza eta hamaiketakoa egingo dituzte.
Autobus zerbitzua egongo da: larunbat eta igandean 17.30ean, 19.00etan eta 20.30ean irtengo da Urtatzatik eta 18.15ean, 19.45ean eta 21.15ean Aztiritik eta igandean 10.30ean, 12.00etan eta 13.15ean Urtatzatik eta 11.15ean, 12.30ean eta 14.00etan Aztiritik.
Temas
Más en Bertan
-
Irun será el primer municipio guipuzcoano en poner en marcha el proyecto piloto 'M',
-
Errenteria desarrolla el 55% del Plan de Mandato en dos años
-
Comercio local y juventud se unen en Beasain para dar el salto digital
-
Deba pone en marcha una campaña para mejorar la convivencia entre personas y animales en sus calles