Gaur San Kristobal auzoko jaia ospatuko dute. 11.00etan meza egongo da auzoko ermitan. Ondoren, pintxoak eta ardoa banatuko dituzte. Trikitilariek festa alaituko dute. Autobus zerbitzua egongo da, doan. Autobusa 10.15ean irtengo da Elizkaletik (Correos).

San Kristobal Zumarragako baserri auzoetako bat da. Zumarragar eta urretxuar askok dute bertara oinez joateko ohitura. Ermita itxita egoten da, ordea. Gaur ermita barrutik ikusteko aukera bikaina izango dute.

1540. urtean eraikia zegoen eta auzoko baserrietako biztanleek beren eguneroko otoitzetarako erabiltzen zuten (igandeetan eta jai nagusietan parrokiara joan behar zuten).

Ermitak XVII. mendeko trapezio itxurako egurrezko ganga bat du. Bera urdin kolorekoa zen eta bere koloreagatik zerua izendatzen zaio. Bestalde, guadameci (aldarearen estaldura) eder bat ere badauka.