Euskal Herri osoak partekatzen duen itsas historiaren bitartez itsasoarekiko harremana berreskuratzeko martxan jarritako Elkano itsas herria ekimenak aurrera darrai Deba eta Itziarren.
Gaur eta bihar informazio puntua eta erakusketa izango dira (11.00etatik 20.00etara) Itziarko plazan. Gainera, ekitaldia eta Ama Birjinari lore eskaintza egingo dira gaur (18.00etan) plaza berean.
Bihar Xabier Alberdiren Itziar eta itsasoa, kofradia baten historia izeneko hitzaldia egongo da (18.00etan) Itziarko elizan.
Bestalde, gaur eta bihar Juanita Larando patatxan arraunketa egiteko aukera izango da (19.00etan) Izena Debako portuan eman ahalko da. – J.Leon