Oñati: Bilgune Feministaren 20. urteurrena ospatuko da asteburuan
Asteburu honetan Oñati Euskal Herriko txoko askotako feministen topaleku bihurtuko da. Izan ere, bertan ospatuko da Bilgune Feministaren 20. urteurrena. "Ibilbide oparoa izan du antolakundeak, herriz herri saretu da. Egun emakume, bollera eta trans andanak osa-tzen dugu Bilgunea, eta egindako bidea ospatzeko hitzordua jarri dugu Oñatin", azaldu dute.
Egitarauari -Plazako pilotalekuaren ondoko espazioa izango da gune nagusia- Burujabetza feministari buruzko mahai-inguruarekin emango diote hasiera larunbat goizean, eta arratsaldean, horren errealitate bihurtzeko praktika, gogoeta eta sormenerako jarduerak egingo dituzte.
Antzerki, zunba eta soinu-teknikari tailerrak, bertso saioa, Estallidos liburuaren aurkezpena, 918 Gau filmaren emanaldia eta musikarien maratoia ere egongo dira. Iluntzean, aldiz, ekitaldi nagusiak hartuko du lekukoa eta, ondoren, kontzertuen txanda izango da. Lau talde igoko dira oholtza gainera: Ginger, Ira, Argentinatik etorritako Chocolate Remix eta Dj Miau.
Igande goizean emakume sor-tzaile eta artisauen azokarekin gozatzeko aukera egongo da. Herri bazkaria ere antolatu dute eta topaketari amaiera emateko, Anarik kontzertua eskainiko du.
Temas
Más en Bertan
-
15 ediciones de la 'San Silbestre Txiki Solidarioa' de Beasain
-
“Hace algunos años iba a los bares e intentaba hablar con la gente, pero me llegaron a dar la espalda”
-
La magia vuelve a Oñati para suspender la lógica y activar el asombro
-
Irun se despide del kiosco de la plaza del Ensanche: “Tengo una clientela majísima, son unos amores”