- Larunbatean Xabier Ormazabal Mendi Festa egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Aurtengo edizioan punta-puntako eskalatzaileek parte hartuko dute.

Egun osoan zehar egongo dira ekitaldiak. 11.00etan boulder irekia egongo da, haurrentzako jolasekin eta tailerrekin. 12.30ean eskalada topaketa herrikoia egingo dute. ?18.30ean eskalada desafioa egingo dute: Federazioko gazteek Esther Cruz, Patxi Usobiaga, Ane Hernani, Gorka Karapeto, Leire Agirre eta Iker Pou beteranoekin indarrak neurtuko dituzte. Gainera, ikusleen artean Alex Txikon eta Alberto Iñurrategi egongo dira, besteak beste. Iñurrategiren semeak eskalada desafioan parte hartuko du, gazteen taldearekin.

21.00etan 2021eko bekaren irabazlearen izena emango da ezagu-tzera Labeaga aretoan (aurretik luntx txiki bat egingo dute). Buka-tzeko, mendi zinema emanaldia egongo da toki berean. Itziar Zabalaren Amagana, Mikel Gurrea eta Haizea Osesen Heltzear eta Pou anaien Aupa Pou. Bizitzaren sokari lotuta pelikulak emango dituzte.

Beka deialdira bost proiektu aurkeztu dira. "Lehenengoz, emakumeen proiektuak jaso ditugu. Bi proiektu emakumeek aurkeztutakoak dira. Asko poztu nau. Gainera, bost proiektuak maila handikoak dira. Epaimahaia Mikel Zabala alpinistak, Unai Mendia eskalatzaileak, Oskar Gogorza kazetariak eta nik osatu dugu eta ez da batere erraza izan bakar bat aukeratzea. Asko kostatu zaigu erabakia hartzea", aipatu du Andoni Ormazabal antolatzaileak.