- Biodibertsitate Guneak herritarren artean izandako harrera ona ikusita, Tolosako Udalak gunearen irudi korporatiboa sortu du, egitasmoa sendotzeko eta Udala garatzen ari den beste proiektuen artean bereizgarria izan dadin. Era berean, Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira, aldizkari berezia argitaratu du.

Biodibertsitatea lantzeko elkargune irekia sortu da Biodibertsitate Gunea, gai hauetan herritarren interesa eta partaidetza sustatzeko eta tolosarrei erreferentziazko espazio bat eskaintzeko. Biodibertsitate Guneak jarduera desberdinak eskaintzen hasi da biodibertsitate-gaiei buruzko ezagutza zabaltzeko eta herritarren interesa sustatzeko, hala nola, irteerak, tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak, etab.

Orain arte egin diren jarduerek herritarren artean izandako harrera ikusita, Tolosako Udalak gunearen irudi korporatiboa sortu du garatzen ari den beste proiektuen artean bereizgarria izan dadin. Irudia sortzearekin batera, maiatzaren 22an ospatu den Biodibertsitatearen Nazioarteko Egunaren harira, NATolosa izeneko aldizkari ale berezia argitaratu du Biodibertsitate Guneak. Argitalpenak biodibertsitatea du ardatz, eta hainbat artikulu eta elkarrizketa barne hartzen ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Aldizkaria Tolosako Udalaren web gunean kontsulta daiteke.

2021 urte bukaeran abiarazi zen Biodibertsitate Gunea eta hainbat saio egin dira geroztik. Herritarren inplikazioa eta harrera ikusita, biodibertsitatearen alorrean Herritarren Zientzia Sare bat osa-tzeko lehen urratsak emango dira orain.

Sare honek helburu izango du Tolosako faunaren inbentarioa osa-tzea, egiten diren aurkikuntzak plataforma espezializatuetara bidaliz. Gaian interesa duen edonork hartu ahal izango du parte, eta Herritarren Zientzia Sarea osatzen duten herritarrek lan zientifikoak egingo dituzte gutxieneko ezagutza batzuetatik abiatuta, betiere zientzilari baten gidaritzapean.