- Mikelazulo eta Zizt! kultur elkarteek eta Errenteriako Udalak beste urte batez, eta badira hamalau, Eztena jaialdia antolatu dute. Honela, ekainaren 5etik 12ra zortzi emanaldi ikusteko aukera egongo da.
Honela, ekainaren 5ean Metrokoadroka taldeak prestatzen ari den Zeozertan dabil baina ez dakit zertan aurkeztuko du Lekuona Fabrikan 19.00etan.
Hilaren 10ean Eztenako lantaldeak 18.00etan, Mikelazulo kultur elkartean, Elkargunea inauguratuko du. 19.00etan, Dxusturi Teatroak Lakoste antzerkia eskainiko du Niessen auditorioan.Azkenik, 20.30eanLas XLk Degenérate mucho aurkeztuko du Niessenen ere.
Ekainaren 11n, Zizterberg beken emaitza jakinaraziko da Niessen aretoan 18.00etan eta Gilkitxaro taldeak 21.00etanETAren agiri bulegoa eskainiko du, Niessenen.
Amaitzeko, hilaren 12an,L'Alacran taldeak Makers ikuskizuna plazaratuko du 19.00etan Lekuonan.
Gainera, ekainaren 10etik 12ra, Idoia Zabaletak Ikusmenaren masaia performance ekintzaren emanaldi ezberdinak burutuko ditu Mikelazulo kultur elkartean.
Sarrerak eskuragarri daude Internet bidez (www.eztena.eus) eta guztiak doakoak dira. Beraz, sarrerak hartzen dituztenei arduraz jokatzea eskatzen zaie.