Ordizia dantza astebururako prest dago
rdizia astebururako adore-tsu dago. Izan ere, maiatzaren 14 eta 15ean, larunbat eta igandean, dantza egunak biziko ditu. Koronabirusaren pandemiaren une gogorrenak atzean utzita, Goierriko udalerria denak dantza herrikoiak kaleetara aterako ditu, berriz ere.
Zehazki, Amets Bide Kultur Elkarteak antolatutako dantza asteburua da egun gutxi barru burutuko dena. "Pandemiak kultura gogor kolpatu badu ere, egoerari buelta emateko asmoz, ilusioz eta gogotsu gaude", aiderazi dute Amtes Bideko kideek.
Larunbatean, Barrena Parkean Barandilaren II. edizioa egingo dute. Iazko arrakastaren ondotik, aurten ere Pasaiako Studio 24ko ballet dantzariak etorriko dira Amets Bideko ballet dantzariekin batera barandila osatzera.
Arratsaldean, berriz, Ordiziako Zor-tzikoaren V. edizioaren txanda izango da, 2016an sortu zutena. Ohi bezala, Ordiziako txistulariek ere parte hartuko dute. Guztira, 80 dantzari eta 20 musikarik saioan esku hartuko dute. Ikuskizunak 19.00etan izango du hasiera, Barrena Parketik; amaiera, aldiz, Plaza Nagusian izango da.
Afalondoren sinadura ekitaldia izango da. Honetan, Zortzikoaren bost edizioetan ateratako dantzariei oroigarri bana oparituko zaie. Ondoren, Muxutruk erromeriak gaua musikaz girotuko du.
Etxeko txikienek ere jai propioa izango dute asteburuan. Hain zuzen ere, igandea, txikienen eguna izango da. Amets Biderekin batera, beste udalerri ba-tzuetako dantza taldeek ere parte hartuko dute Ordizian: Zaldibiko Iztueta, Lazkaoko Oin Arin, Beasaingo Aurtzaka, Iruñeako Amaiur, Legorretako Irrintzi Alai eta Ordiziako Urdaneta. 250 dantzari inguru elkartuko dira.
Herrian zehar desfilea egingo dute, Barandiaran Plazara iritsi arte. Bertan, talde guztiek, batera, alardean dantza egingo dute, dantza desfileari amaiera emanez.
Ondoren, bazkaria egingo dute ume eta gurasoek Plazan. Bazkalondoren Xaiborrekin disko festa izango da. l
Temas
Más en Bertan
-
Las cestas de Txankakua encuentran hogar en Elgoibar
-
GazteARTEan programa una quincena de actividades juveniles esta Navidad en Irun
-
Comprar en Hondarribia estas Navidades puede tener premio
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre