Síguenos en redes sociales:

Pello Zabala gune berria bisitatzeko aukera dago

Amezketako Ierabizkar errotan kokatzen den txokoa zabalduko dute igandean, 12.00etatik 14.00etara

Pello Zabala gune berria bisitatzeko aukera dago

- Igande honetan, hilak 17, zabalik izango da Amezketako Pello Errota gunea. Berritu duten Ierabizkar errotan kokatzen da zendu berri den fraide frantziskotarrari eskaini zaion txokoa eta, errota martxan ikusteaz gain, Amezketako ondareari buruzko erakusketa bat dago ikusgai eta bertako baserritarren produktuak erosteko aukera ere badago.

Gonbidapena iganderako luzatu dute. Gunea zabalik izango da 12.00etatik 14.00etara. Bisitaren ondoren, ondoko Txindoki jatetxean bertako produktuekin egindako pintxopoteaz gozatzeko aukera ere eskainiko da.

Ierabizkar errotako eraikina eraberritu ondoren, herriko ondare natural eta kulturala bildu duen zentroa osatzen aritu da lanean Udala. Bertan bildu dituzte Aralarko parke naturala, Arritzagako bailara glaziarra, Buruntzunzingo mina, Zazpiturri iturburua, argizaiolak, Amezketako folklorea edota Pernando Amezketarrari buruzko informazioa.