Síguenos en redes sociales:

'Minbiziaren tourra' Zarautzen egon da

'Minbiziaren tourra' Zarautzen egon da

- Zarautzen izan zuen geldialdia Minbiziaren Aurka Gipuzkoanek sortua herrialdeko eskualde desberdinak zeharkatuko dituen tourra.

Eguraldi txarra zela eta, Zarauzko Frontoi Txikian izan beharrean, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan egoitzaren kanpoaldera lekualdatu zuten erakusketa, Zarauzko Balea kaleko 2. zenbakian dagoen lokalera, zehazki. Erakusteka 9.30etik 13.00etara egon zen ikusgai eta hainbat herritar bertaratu ziren erakusketara informazioa eske edota kuriositatez.

Elkarteko boluntarioak eta profesionalak izan ziren bertan, gaixoek minbiziaren aurrean bizi dituzten hainbat egoera herritarrei erakusten. Hain zuzen, Guztiok ez gara berdinak minbiziaren aurrean lelopean osatu baitute erakusketa.

Lau panelek osatzen dute lagina, eta horietan txertatutako QR kode baten bidez hainbat bideo ikusi daitezke. Minbizia ikuspuntu ezberdinetatik jorratzen dute.

Zarauzko Udaleko hainbat agintari ere bertaratu ziren, hala nola Xabier Txurruka Zarauzko alkatea, Jesus Arana Lehen alkateordea eta Leire Arana Kirola, Boluntariotza eta Gizarte Ekimenen zinegotzia.