Zarauzko Udaleko Berdintasun departamentuak aurtengo martxoaren 8ko (makumeen Nazioarteko Eguna) kartel lehiaketaren irabazlea jakinarazi du. Gabriela Pellejero izan da aurtengo kartel lehiaketaren, eta 400 euroko sariaren, irabazlea bere Sororidad izeneko lanarekin.

Epaimahaia Mar Arregik (diseinuan eta komunikazioan aditua), Myriam Gonzalez de Txabarrik (Zarauzko Udaleko Erakusketa arduraduna) eta Gloria Vazquezek (Berdintasun zinegotzia) osatu dute.

"Asko gustatu zitzaigun Gabrielaren kartela daukan esanahia eta edukiarengatik" adierazi zuen Gloria Vazquez berdintasun zinego-tziak.

"Ahizpatasuna oso kontzeptu garrantzitsua da feminismoan eta hori da kartel honek adierazten duena: bi emakume elkarlanean emakumeen eskubideen alde", argitu zuen.

Kartelen balorazio eta aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak hartu dituzte kontuan: kalitatea eta originaltasuna; proposatutako gaiarekiko egokitzapena eta sormena.

Guztira 32 lanek parte hartu dute Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketa honetan eta kartel hauek osatzen duten erakusketa ikusgai dago Emakumeen* Etxean datorren martxoaren 18ra bitartean.

Parte hartzaileen artean zortzi zarauztarrak izan dira eta guztira hamalau proposamen jaso dira Euskal Autonomia Erkidegotik. Gainontzekoen parte hartzaileen jatorriak honakoak izan dira: Nafarroa (bi), Madril (zazpi), Kantabria (bat), Sevilla (bat), Bartzelona (hiru), Zaragoza (bat), Valentzia (bat) eta Leon (bat).

Behin epaimahaiaren saria ezagutu ostean, Publikoaren Saria gaur bertan jarri dute martxan. Gaurtik aurrera, Zarauzko Berdintasun departamentuaren Facebook kontuan argitaratuko den argitalpenean eman ahal izango da bozka. Bozka gehien jasotzen dituen lanaren egileak 200 euroko saria irabaziko du.

Kartel lehiaketa honez gain, paralekoki beste bat martxan da Zarau-tzen, Inauterietakoa zehazki.

Pasa den astelehenean jendeak euren proposamenak aurkezteko epea amaitu zen eta, orain, jasotako kartelak baloratu eta bozkatzeko unea da. Publikoaren Saria erabakitzeko herritarren parte-hartzea ezinbestekoa izango da. Bozka emateko Zarauzko Turismo Bulegoaren Facebook kontuan sartu beharko da eta bertan norberaren kartelik gustukoena aukeratu. Bozketa asteazkena (12.00) bitartean zabalik egongo da eta kartelik gustukoenaren egileak bi lagunentzat afaria irabaziko du Euskalduna tabernan. Lehiaketa honetan parte hartu duten 21 kartelak Euskalduna tabernan egongo dira ikusgai ondorengo egunetan.

Publikoaren saria gaur bertan jarri da martxan, Berdintasun departamenduaren Facebook kontuan