Síguenos en redes sociales:

Gizon eta emakume garbitzaileen soldatak berdintzearen alde egin du ELAk

Gizon eta emakume garbitzaileen soldatak berdintzearen alde egin du ELAk

Emakume eta gizonen arteko soldata arrakala dagoela Hondarribiko garbitzaileen artean salatu du ELAk, ohar baten bidez. "Udaletxeko lokal eta eraikinetako garbitzaileak, emakumeak dira oro har; kale garbikuntzan dabiltzanak ordea, gizonezkoak gehienak", zioten sindikatutik.

Ildo horretan, bi kolektibo hauen artean %5,25eko soldata arrakala dagoela azpimarratu du entitateak, horrek urtero 1200 euroko aldea suposatzen duela argituz. "Argitu beharra dago, arrakala hau, oinarrizko soldatan pairatzen dutela, hau da, kalean egoteagatik jaso-tzen diren plusak ez dira kontutan hartzen, bestela arrakala askoz ere handiago izango litzake, %18,53koa alegia, 4200 euro urtean", azaldu dute ELAtik.

Arrakalaz gainera, emakume hauek duten hitzarmena 2011tik eguneratu gabe dagoela eta, azken urteetan, covidaren eraginarengatik lan karga bikoiztu zaiela eta enpresek haien esku baliabide gutxi jarri dituztela gehitu dute sindikatutik. "Hiru gai hauetan hitz egiteko saiakera egin zuten, baina, ISS enpresa ez da haiekin biltzeko prest azaldu eta Udaletxeak ere ez du erantzun", jarrizen du sindiaktuaren idatziak.

Egoera ikusita, emakume langileak mobilizatzeko hautua hartu dute eta pasa den igandean haien lan zentroetan pankartak jarri zituzten egoera salatzeko. ELAtik mobilizazio gehiago egongo direla aurreikusten dute, Udaletxe zein enpresaren jarrera aldatu ezean.