- Aurtengo Gabonetako argiak piztu berri dituzte Orioko herrian eta, gainera, hainbat berrikuntza izan dira tartean.

Alde batetik, Arkupe merkatarien eta ostalarien elkartearekin elkarlanean, merkataritza gunearen argiztapena zabaldu egin da, eta Eusko Gudarien kalea ez ezik, Arrantzale ere apaindu da. Bestetik, Mutiozabal ontziolan, Kale Nagusian eta Pilliku plazaren inguruan eta Anibarko Portuan ere jarri dira apaingarri berriak.

Horiez gain, iaz jarritakoak ere instalatu dira: herriko zubiaren azpiko koloretako argiak, arran-tzaleen baporeetakoak eta plazako kioskoan jartzen direnak.

Orioren izaeran eta ezaugarrietan oinarritutako argiak dira guztiak, eta helburua da herria modu berezian apaintzea, erakargarria egiteko herritarrentzat eta bisitarientzat.

Jokin Eizagirre usurbildarrak landu du aurten ere argi eta apaingarrien proposamena. Instalatutako argiak Udalak erosi ditu, eta, ondorioz, gerora ere erabiltzeko moduan izango da, Gabonetan edo bestelako jaietan.