- Iazko bide beretik, abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean Gure Zirkuko karpara bisitak egiteko aukera izango dute herritarrek Olentzero eta Mari Domingi eta Errege Magoekin egoteko. Gonbidapenak bihar, astelehena, 10.00etatik aurrera eskuratu beharko dira Bibe plataforman.

Osasun egoerak baldintzatuta, Tolosako Udalak kaleko desfileak egiteko aukera ezeztatu du eta duela urtebeteko formatua errepikatzea erabaki du. Horrela, Gabon gauean eta Errege egunaren bezperan ez da etorrerarik izango eta Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoak eremu itxi batean eta aforoa kontrolatuz.