- 2022ko aurrekontuetan txertatzeko proiektuen inguruan lehentasunak markatzeko aukera izan dute andoaindarrek eta Maider Lainez alkateak oso positibotzat jo du egitasmoa. Guztira 836 boto jaso dira Andoaingo Udalak proposatutako partaidetza prozesuan.

Zehazki, 485 boto eman dira online kanalaren bidez (udalaren webgunean), eta 351 boto gaitutako udal-guneetan kokatutako hautestontzietan. Boto gehien jaso dira kiroldegian (111), udaletxeko Ataria zerbi-tzuan (78) eta Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuen Zentroan (58), baina beste zazpi puntuta ere kokatu dira hautesontziak.

Maider Lainezen hitzetan, emaitza hauek erakusten dute "prozesuaren arrakasta, nahiz eta Andoainen egiten diren lehen partaidetza aurrekontuak izan". Bide beretik, adierazi du, fase guztietan herritarren parte-hartzeak eta inplikazioak erakutsi dutela "beharrezkoa dela herritarrek udal-erabakietan parte hartzeko bideak areagotzea".

Alkateak nabarmendu duenez, "gaur inoiz baino argiago geratu da Andoain egunero partekatzen badugu, gure botoaren bidez, hobetzeko gure borondatea partekatu dugula".

Herritarrek parte hartzeko hirugarren fasearen ondoren, hau da, bozketa-fasea, azaroan hasiko da esleipen-fasea. Andoaingo Udalaren jarraipen batzordea bildu ondoren, 2022ko partidan sartuko diren proposamenak jendaurrean jakinaraziko dituzte.