- Covid-19ak eragindako pandemiak bertan behera utzi zuen joan den urteko azaroaren 28rako iragarrita zegoen Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa baina Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton taldeak jakinarazi duenez proba herrikoia aurtengo azaroaren 20an izango da bueltan.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, herriko kaleetan zehar egingo den hamar kilometroko proba izango da eta parte hartzeko interesatuek "aurrerago" izango dute izena emateko aukera.

Azaroaren 20ko lasterketa 1630ean hasiko da eta aurreko edizioetan bezala korrika egiteko zaletu guztiek izango dute bertan gozatzeko aukera.