- Datorren uztailaren 1ean jarriko da martxan Tolosa, N-1, Buruntzaldea eta Donostiarekiko loturako errepide bidezko bidaiarien hiriarteko garraio zerbitzu publiko erregularra emateko emakida. Honek aldaketak eragingo ditu lineatan.

Horregatik, kontzesio honen eraginpeko eremuko herritarrentzako zerbitzu eskaintza berriaren gai garrantzitsuenak ezagutarazteko, autobus berri batekin pasatzea eta lineen ibilbideko udalerri bakoitzean gelditzea aurreikusi da, zalantzak argitzeko eta interesdunen kon-tsultei erantzuteko.

Urnietan datorren asteartean izango da hitzordua. Autobus ibiltaria 10.00etan iritsiko da Matxo tabernaren parean dagoen autobus geltokira, eta 10.30ak arte egongo da bertan, gerturatzen diren guztiei arreta eskainiz eta zalantzak argituz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, zerbitzu berria 45 autobusekin emango da, horietako 30 hibrido berriak izango direlarik.